Zuraren eta burdinaren
Zuraren eta burdinaren prozesu industrialak eta ingurua
Zuraren eta metalen elaborazio-prozesu eta fabrikazio-teknika industrialak asko aldatu dira historian zehar.
Alde batetik, material horien erabilera zabalduz joan da, eta gero eta arruntagoa da. Esaterako, burdinaren erabilera, edo zura baliabide dela egiten den papergintza, adibidez. Inprenta asmatu zutenek nekez pentsatuko zuten papergintzak egun duen garrantzia edukiko zuenik.
Bestalde, metalezko piezak elkarrekin lotzeko sistemak (errematxezko loturak, soldadura, eta abar) hedatu zirenetik, zurak zenbait lekutan (ontzigintzan eta) zuen protagonismoa galdu zuen, eta burdinak hartu zuen haren lekua.
Aldi berean, hainbat materialen eskaerak ugaritzen joan diren heinean, eskaera horri erantzuteko, lan egiteko gaitasun teknikoak ere handituz joan dira.
Aldaketa horretaz konturatzeko, nahikoa da konparaketa batzuk egitea: haize-ola edo agorrola, eta labe garaiak; pikatxoia eta aitzurra, eta hondeagailua; aizkora eta kate luzeko motozerra.
Ondorioak nabarmenak izan dira gure gizartean, eta bere osotasunean aztertzea ezinezkoa bazaigu ere, gutxienez gainbegiratu bat emateko aukera ez dugu galduko.
Jarduera honetan, aurrekoan jasotako informazioa oinarri harturik, zuraren eta burdinaren prozesu industrialak aztertzen saiatu behar duzue. Azterketa horretarako duzue jarraian datorren ariketa: prozesu industrialek gizartean izan ditzaketen eraginak ikus dezakezue.
• Azter ezazue hemen behean eta hurrengo orrialdean aurkezten dizuegun ariketa; kontuan hartu ematen dizkizuegun oharrak , eta erantzun egiten dizkizuegun galderei.
Ariketa
Hurrengo orrialdeko argazkiek prozesu baten bilakaerak herri batean izan duen eragin zuzena erakutsiko dizuete. Herri bera 38 urteko tartearekin ikus dezakegu argazkietan, baita garaian garaiko prozesu industrialak nolakoak ziren erakusten duten argazkiak ere. Bi kasuetan burdingintza zen herri horretako eginkizun industrial nagusia, baina fabrikazio-teknikak, garapenari esker, bereizi zituen ekoizpen-era eta herriaren itxura eta ingurua.
Azterketa
1. Arretaz begira iezaiezue hemen beheko argazkiei, eta, taldekideekin, azter itzazue antzinako eta gaur eguneko prozesu industrialen arteko ezberdintasunak. Zer aldaketa izan dira, zuen ustez, herri horretan?
2. Bil itzazue aurreko puntuko datuak hemen beheko taularen antzeko batean, laburpen antzeko bat eginez.
LEHEN ORAIN
Energia-iturria
Energia-iturriaren iraupena
Energia-iturriaren indarra
Ekoizpena
Garraioak
3. Euskal Herriko herri askotan gertatu al da antzeko zerbait? Eta zurean?
4. Prozesu industrialak garatzen diren neurrian, herrien itxura aldatzen joaten ote da?
5. Zuen eskualdean ezagutzen al duzue horrelako bilakaera izan duen herririk?
6. Nondik sortzen da herri industrial batek behar duen bezainbat jende?
7. Esan al genezake prozesu teknikoak aldatzen diren neurrian, produkziorako behar den langile-kopurua ere aldatu egiten dela lantegietan?
8. Euskal Herriko populazio-hazkundeak izan al du eraginik euskararen egoeran?
9. Nola esplikatuko zenituzkete olagizonek lortzen zuten burdinaren eta labe elektriko horiek ekoizten duten burdinaren arteko desberdintasunak, bai ekoizpenean, lan egiteko eran bai beste hainbat gauzatan ere?
10. Zergatik gertatu ote ziren aldaketa horiek burdina ekoizteko eran?
11. Bizkaiko labe garaiak duela gutxi itxi zituzten. Zergatik gertatu ote zen hori?
12. Benetan oso konplexua da materialak ekoizteko eta fabrikatzeko tekniketan gertatutako aldaketak eta horiek sortutako ondorioak aztertzea. Ondorio horiek hainbat arlotan gerta daitezke, gainera. Saia zaitezte aldaketa horien arteko erlazio sinpleenak aurkitzen, eta ikaskideekin eztabaida ezazue honako puntu hauei buruz: langileen bizimodua, osasuna, emakumearen integrazioa lan arloan, baserri-mundua, aisialdia, emigrazioa eta immigrazioa, kultura, ohiturak…
Fitxategia: