Erresistentzia elektrikoen

Erresistentzia elektrikoen aplikazioak 
Erresistentzia elektrikoek korrontearen intentsitatea erregulatzeko balio dutela ikusi ahal izan dugu. Oraingoan, elementu horien beste ezaugarri bat ikertuko dugu, eta berezitasun horren aplikazioa zein izan daitekeen aztertu. 
 
Egin ezazue alboko irudiko muntaketa, azpiko azalpenei jarraituz. Ondoren, egizue azterketa ipini dizkizuegun galderen laguntzaz. 
 
Prozedura 
1. Finka ezazue nikrom-ezko erresistentzia-hari bat bi euskarriren artean, alboko irudian ikusten den eran. 
2. Konekta itzazue 4,5 V-eko bi pila seriean (ikusi irudian), eta konektatu nikrom-ezko hariarekin. 
 
Azterketa 
1. Zer gertatzen zaio nikrom-ezko hariari korrontea pasatzen denean? 
2. Zer energia mota bihurtzen da energia elektrikoa saiakuntza honetan?  
3. Bururatzen al zaizkizue zenbait erabilera, eraldaketa mota hori aprobetxatzeko eta gizakiontzat egokiak izan daitezkeen tresnak sortzeko balio dutenak?
Fitxategia: