Eraiketaren garapena

Eraikitze-lanaren garapena 
 
Proiektua gauzatzeko garaia iritsi zaizue: eraiki egin behar duzue. Atalarekin hasi aurretik, hainbat gauza eginak zenituzten: informazioa jasota, diseinua eginda, lana antolaturik… Horrenbestez, eta beharrezko materialak eta osagaiak eskura izango dituzuenez, eraikitze-lanari ekiteko moduan zarete.  
 
Eraikitze-lanaren gorabeherak 
Proiektua eraikitzen ari zaretela, ziur egon oztopoak, zailtasunak, aldaketak eta beste mila gorabehera izango dituzuela. Horregatik, eraikitzen ari zareten bitartean, eraikitze-lana nola doan ebaluatu eta egiaztatu egin behar duzue, zuek jarritako helburuetarako balio duen ala ez ikusteko.  
 
Lehen proiektu nagusia izanik, ez zaizue dena pentsatu bezala aterako, eta eraikitzen ari zareten heinean, arazoak izan ditzakezue. Gorabehera horiek bideratzea da jarduera honen helburu nagusia. 
 
Eraiki ezazue proiektua, eta ondoren, komenta itzazue, idatziz, hemen behean jartzen dizkizuegun puntu hauek. 
 
1. Zein izan dira oztopo nagusiak? Nola gainditu dituzue? 
2. Zer gauza alda daiteke proiektua hobetzeko (materiala, neurriak…)? 
3. Hurrengo proiektu baterako kontuan hartu beharreko gauzak. 
 
PROIEKTUAREN TXOSTEN TEKNIKOA 
Eraikitze-lanean gertatutako gorabeherak eta egindako aldaketa edo hobekuntzak
Fitxategia: