Piezen loturak

Egurrez eraikitzen diren objektuetan piezen artean, elkarketa finkoak ala behin-behinekoak edo desmuntagarriak egin daitezke. Lotura finkoak kolarekin egiten dira, gehienetan, baina kola hutsa erabili ordez, iltzeak edo gabilak ere erabil daitezke osagarri moduan. 
 
Jo ezazue Eraikitze-teknikak liburuxkara, eta eskura ezazue handik, edo beste informazio-iturri batzuetatik, zurezko piezak elkartzeko erabiltzen diren metodoei buruzko informazio gehiago. 
 
Azter ezazue proposatutako gaia, erantzun iezaiezue hemen beheko galderei, eta osa ezazue taula. 
 
KOLA MOTA                                EZAUGARRIAK 
 
(Izena)                                        (Nola ematen da? Zenbat denbora itxaron behar da kola eman eta lotura egin aurretik? Eta ondoren?…) 
Kolak lehortzeko denbora behar duenean, tarte horretan piezen arteko loturak finko iraungo duela ziurtatu behar izaten da.  
 
Ba al dakizue zer tresna erabiltzen den horretarako? 
Fitxategia: