Potentzial diferentzia
Potentzial-diferentzia, erresistentzia eta intentsitatea
Aurreko jardueran egindako saiakuntzetatik ateratako ondorioak zehatz-mehatz adierazteko bidea eskainiko dizue aplikazio-jarduera honek.
• Hemen beheko galderei erantzunez, laburbil ezazue gaia, eta adierazi garbi zirkuitu batean potentzial-diferentziak, erresistentziak eta korrontearen intentsitateak elkarren artean zer erlazio duten.
1. Zirkuituan zenbat eta erresistentzia gehiago jarri seriean, orduan eta handiagoa izango al da zirkuitu horren erresistentzia? Ala txikiagoa?
2. Zirkuituaren erresistentzia handitzen bada, zer gertatuko zaio zirkuitua zeharkatzen duen korrontearen intentsitateari? Handiago ala txikiago bilakatuko da?
3. Zer dakar zirkuituaren erresistentzia handitzeak? Ezer gertatzen al zaio potentzial-diferentziari? Eta korrontearen intentsitateari?
4. Zirkuitu bateko korrontearen intentsitatea baldintzatzen duen faktoreetako bat potentzial-diferentzia dela esan dugu, baina esango al zenukete zein den beste aldagai bat?
5. Zirkuitu batean korronte elektrikoaren intentsitatea handitu nahi badugu, zer egin genezake? Zer handitu beharko dugu? Eta txikitu?
6. Esango al zenukete, zirkuitu batean, zer elementuren artean dagoen elkarreragina edo erlazioa?