Fabrikazio teknikak eta

Fabrikazio-teknikak eta segurtasun-neurriak 
 
Fabrikazio-teknika guztiek –behar bezalakoak izateko, behintzat– pauso batzuei jarraitu behar izaten diete. Oso garrantzitsua da pauso horiek guztiak zuzen ematea, horrela bakarrik lortuko baitugu amaierako produktua ongi fabrikatua izatea.  
 
Horrez gain, guztiz beharrezkoa da segurtasun-neurri batzuk hartzea ere, lanean ari garen bitartean inork minik har ez dezan, ez lanean ari direnek, ezta inguruan dauden lankideek ere.  
 
Iker ezazue zein diren beharrezko fabrikazio-teknikak zuen proiektua gauzatzeko, eta ikas ezazue zer segurtasun-neurri zaindu behar dituzuen. Horretarako, datorren orrialdeko esaldiak osatu behar dituzue. Eraikitze-teknikak koadernoan datozen arauak aztertzea proposatzen dizuegu, bestalde. 
 
 
 
1. Xafla metaliko bat moztu edo zulatu aurretik, markatu egin behar da. Markatzeko erabil ditzakegun erremintak hauek dira: 
 
 
 
2. Markatu ondoren, material metalikoa moztu edo zulatu egin dezakegu. Mozteko erabil ditzakegun erremintak hauek dira: 
 
 
 
3. Material metalikoek dituzten ertzak oso zorrotzak izan ohi dira, eta metalak mozten ari garen bitartean, eskuetan urradurak edo ebakiak egiteko arriskua 
egoten da. Zer egin dezakezu hori saihesteko? Nola babestu gure eskuak? 
 
 
4. Materiala moztu ostean, zer erabiliko genuke ertz horiek leuntzeko? Nola saihestu erabat ertz horiekin min hartzeko arriskua? 

 
 
 
5. Zer tresneria erabil dezakegu zulatzeko? Egurrarekin erabiltzen diren tresna berak izango al dira, ala material metalikoekin bestelakoak erabiltzen dira? 
 
 
6. Zukatu aurretik, zenbait neurri hartu behar dira segurtasunaren  eta gure mesedetan: 
 
 
a) Barautsak (broka) eta metalak ongi finkatuta egon behar dute beti. 
 
b) Zer egingo zenukete zulatze-prozesuan barautsak sortzen dituen txirbilak begietara sartzeko arriskua saihesteko? Eta inguruan lankideren bat balego, zer gomendatuko zeniokete hari?

 

 

Fitxategia: