Informazioa aurkitzen
Aurreko jardueran definitu duzue, horrenbestez, zein izango den unitate honetan ebatzi behar duzuen arazoa, eta badakizue zein izango den hurrengo pausoa: proiektua bideratzeko egin beharreko tresnaren diseinu egokia egitea.
Horretan hasi aurretik, dena dela, gaiari buruzko informazioa biltzea ezinbestekoa izango zaizue, eta hori egitera gonbidatzen zaituztegu atal honetan; horrela, zuen asmakizun eta proiektuetarako baliabide gehiago izango dituzue eta.
Baina informazio hori biltzen hasi aurretik, azterketa txiki bat egin behar duzue, zeuen buruei galdera batzuk eginez eta bide egokia bilatzen saiatuz.
Lehen aipatu bezala, gaiari buruz dakizuena aztertu, eta horri buruz informazioa nola eskura dezakezuen aztertzea proposatzen dizuegu jarduera honetan, eta horretarako, azterketa-jarduera guztietan egiten dugun eran, galdera batzuk jarriko dizkizuegu azterketa bideratzeko. Galdera horiek bideratuko dizuete azterketa, eta, aldi berean, arloka ordenatzen badituzue, bidea erraztuko duzue proiektua gauzatzeko eta hari buruzko informazioa jasotzeko. Gainera, hurrengo orrialdeko taulan, atal nagusi batzuei buruzko galdera sorta ikus dezakezue.
• Saia zaitezte hurrengo orrialdeko taulan egiten dizkizuegun galderei erantzuten, eta ikus ezazue zer informazio-iturritara joko zenuketen horretarako (galderaren alboko laukitxoetan, iturri egokiari dagokion letra jarri behar duzue).
A. Hiztegi entziklopedikoa
B. Edozein kontsulta-liburu, CD multimedia...
C. Irakaslea
D. Ikaslearen jarduera-liburua edota Eraikitze-teknikak liburukia
E. Teknikaria edo aditua
F. Tresna baten behaketa
G. Enpresako katalogoak, kontsulta zuzena…
H. Beste zenbait: ikaskideak, gurasoak…
ARLOA- ATALA AZPIATALAK GALDERA
FUNTZIO EDO Orokorra Zer egin behar du arazoa gainditzeko?
BETEBEHARRA Mugimendu-transmisiorik behar ote da?
Zer eratakoa?
Eraiki behar duzuen tresna horrek bere kabuz ibili behar al du?
Zer energia mota erabil dezakezue hori lortzeko?
Ezagutzen duzuen tresnaren baten tankera izan dezake?
Zeinena? Mekanikoa Mugimendu-transmisioa zer operadoreren bidez lortzen da?
Nola funtzionatzen du?
Elektrikoa Energia elektrikorik erabili behar bada, zer motatako operadorea eta zirkuitua beharko da?
Egitura Euskarriari dagokionez, zer ezaugarri edo baldintza du beharrezko?
Leku batean finko egotekoa izango al da?
Lekuz aldagarria ote da?
Barnekoa ala kanpoan jartzekoa izan beharko luke?
Esfortzu handiak jasateko gai izan behar al du?
ITXURA Funtzioarekiko
Kanpoko itxurak izango al du garrantzirik?
Estetika Erakargarria izatea komeni al da?
Zerk emango lioke ezaugarri hori? Nola?
MATERIALAK Funtzioarekiko Zer material izango da egokia, egitura kontuan hartuta?
Zer material, operadore mekanikoentzat?
Zer material, elektrikoentzat?
Kostua Garrantzi handia al du kostuak?
Zer materialez egina izango da merkeago?
Iraupena Iraupen luzekoa izatea garrantzizkoa al da?
Zer materialen bidez lor dezakezue hori?
FABRIKAZIO Loturak Zer motatakoak egin beharko dira loturak?
TEKNIKAK Lotura finkoak behar ote dira? Desmuntagarriak? Bietarik?
Zirkuituetako loturak nola egin beharko dira?
Zer da egokiagoa, erregletak erabiltzea ala eztainuz soldatzea?
Trazatu, ebaki, Zer erreminta erabiltzen dira material bakoitzarekin?
modelatu, Nola?
eitea eman
ERAGINA Gizartearentzat Zer abantaila dakarzkio gizarteari?
(gizartean eta Zer ondorio kezkagarri ekartzen dizkio?
ingurumenean) (Zarata, usaina, osasunaren kalterako izan daitezkeenak…
Ingurumenarentzat Hondakin asko sortzen al ditu? Nolakoak?
Nola murriztu daiteke eragin hori?
Fitxategia: