Proiekturako

Proiekturako proposamenak 
 
Unitate guztietan bezala, honetan ere proiektu bat egin behar duzu. Behatu, antolatu eta aurrera eraman behar duzun proiektu hori aukeratzeko, proposamen batzuk egiten dizkizugu jarduera honetan. 
 
Erabaki ezazu zein den, hemen behean eta hurrengo orrialdean aurkezten dizkizugun proposamenetatik, zuen proiekturako gogokoena, eta, taldekideen artean eztabaidatu ondoren, denon artean hauta ezazue. 
Jo dezagun eskolakoek mendian aisialdirako etxea antolatu nahi dutela, bertan ikasleekin zenbait jardunaldi egiteko. Etxea oraindik ongi hornitzeko dago, eta zuek lan horretan lagun dezakezue zuen proiektuekin. Hala espero dugu. Hemen dituzue lanerako hainbat proposamen. Proposatzen ditugun arazo horiei irtenbidea emango dien proiektuak diseinatzea eta egitea (txikian, maketa bat) izango da unitate honen helburu nagusia. 
 
 
 
1. proposamena 
Atariko ateko sarraila elektrikoa izatea komeniko litzateke, barrendik sakagailu batez ireki ahal izateko. Hau da, barruko botoi bati sakatu eta atea automatikoki irekitzeko moduan. 
 
2. proposamena 
Aisialdiko etxe horretan, kanpotik barrukoei deitzeko zerbait ipini nahi da. Aldabarik ez dago, eta jartzeko asmorik ere ez; txirrina jartzea askoz egokiagoa litzatekeela diote denek.
Fitxategia: