Arazoaren identifikazioa

Arazoaren identifikazioa eta deskribapena 
 
Badakizu zein den proiektu teknologiko baten ezinbesteko abiapuntua: gainditu nahi den arazo edo egoera problematikoa ongi identifikatzea. Horixe da, hain zuzen, orain egin behar duzuna. Beste era batera esanda, aurreko jarduerako proposamenetatik bat aukeratu ondoren, proposamen horrek planteatzen duen arazoa zein den ikusi, eta hura gainditzeko proiektua egin beharko duzu (taldean).  
 
Proiektu hori egiteaz gain, txosten bat ere osatzea komeni zaizu, egindako lana agertzeko. Txostena betetzeko, unitatean zehar espresuki horretarako prestatuta dauden orrialdeak eskainiko dizkizugu eredu moduan, bete ditzazun (hurrengo orrialdean duzu lehenengoa).  
Aurreko unitateetan egin duzun bezala, arazoaren identifikazioa eta arazoaren deskribapena egin eta idatzi behar dituzu bertan. 
 
Defini ezazu zehatz-mehatz zein den aukeratu duzun proposamena, eta, ondoren, deskribatu, ahal dituzun argibide gehienak emanez, zein diren egoera horrek planteatzen dituen baldintza nagusiak edo mugak, arazoa gainditzeko eraikitako proiektuak zer egin beharko lukeen eta abar.
Fitxategia: