Proiektuaren aurkezpena

Zuen taldeak bukatu du eraikitze-lana, egin ditu probak eta konponketak, eta orain ikaskide guztiei erakutsi behar diezue egindako lana, besteek ere ezagut dezaten. Baina aurkezpena ezin da edozein modutan egin: aurkezpena planifikatu egin behar da, eta horretarako da jarduera hau, aurkezpen hori prestatzeko. 
 
Presta ezazue zuen taldeak egindako lana gelako kideei agertzeko, hemen beheko puntuak kontuan izanik.
 
1. Zehaztu zein izango diren aurkezpenean aipatuko diren puntuak. 
2. Adierazi zein zen gainditu beharreko arazoa, eta nola antolatu duzuen eraikuntza arazo hori gainditzeko. 
3. Zehaztu zein diren eraikuntzaren ezaugarriak. 
4. Aipatu eraikitzean izandako arazoak, eta esan nola konpondu dituzuen. 
5. Aipatu zein diren berriz eraikitzekotan egin beharreko hobekuntzak. 
6. Aurkezteko orduan, ongi erabili hizkuntza teknologikoa 
 
PROIEKTUAREN TXOSTEN TEKNIKOA
Fitxategia: