Prozesuaren eta
Prozesuaren eta ekoizpenaren balorazioa
Proiektuaren berri emango duen eta egindako lanaren laburpena izango den txostena osatzeko, proiektuaren ebaluazioari dagokion zatia egitea besterik ez zaizu falta. Ebaluatzeak hauxe eskatzen du: zertan asmatu duzun eta zertan ez aztertzea, eta egindako lan horietatik ondorioak jasotzea. Zuen behaketan, hainbat atal begiratu behar dituzu: alde batetik, unitateko atalak egiteko nola moldatu zaren, eta, bestetik, eraiki duzun tresnak zenbateraino betetzen dituen aurrez erabakitako ezaugarri eta funtzioak.
• Osa ezazu ebaluazioari buruz honako puntu hauetan eskatzen dena, kasu bakoitzean zure maila 1etik 5era zintzotasunez baloratuz.
PROIEKTUAREN TXOSTEN TEKNIKOA
PROZESUAREN BALORAZIOA
ARAZOAREN PLANTEAMENDUA
• Lortu al duzu arazoa osatzen duten alderdiak identifikatzea? 1 2 3 4 5
IKERKETA
• Garrantzizko informazioa bilatzeko eta hautatzeko gai izan al zara? 1 2 3 4 5
• Nola balioesten duzu informazio liburuetan kontsultatzeko egin duzun ahalegina eta bilatu duzun laguntza? 1 2 3 4 5
• Nola balioesten duzu beste hainbat kontsulta-liburutatik informazioa jasotzeko egin duzun lana? 1 2 3 4 5
• Nola balioesten duzu irakaslearen azalpenek eta laguntzak eskaini dizutena? 1 2 3 4 5
• Eta zenbait objektu teknikoren analisietatik ikasi duzuna? 1 2 3 4 5
• Nola balioesten duzu operadore teknologikoak eraikitzean eta horiekin egindako esperientzietan lortu duzun informazioa? 1 2 3 4 5
IRTENBIDE TEKNOLOGIKOA / DISEINUA / PLANIFIKAZIOA
Ipin ezazu eskuineko eskala horretan (1etik 5era) nola balioesten duzun kasu bakoitzean zuk emandako erantzunaren maila.
• Taldean egindako lanetan zure parte-hartzea nolakoa izan den eta guztien proposamenak nola errespetatu eta balioesten dituzun. 1 2 3 4 5
• Arazoaren konponbidea aurkeztean eta proposamen egokiena adostean. 1 2 3 4 5
• Planoek eskaintzen zuten behar hainbat xehetasun egiteko garaian. 1 2 3 4 5
• Plano horietan aplikatu dituzun adierazpen grafikoei buruz ikasitakoa zer izan den balioestean. 1 2 3 4 5
• Lanen eta arduren banaketa egokia izan den balioestean. 1 2 3 4 5
• Egin beharreko lanen planifikazio jarraitua egokia izan den balioestean. 1 2 3 4 5
• Jarritako epeak betetzean. 1 2 3 4 5
• Materialak eta erremintak behar zenituztenerako eskura izan dituzuen. 1 2 3 4 5
PROIEKTUAREN TXOSTEN TEKNIKOA
TALDEAN EGINDAKO LANAREN BALORAZIOA
Ataltxo honetan, taldekide bakoitzaren lana baloratu behar duzu, 1etik 5era, lehen egin duzun eran.
1) Izena Taldean egindako lanean parte-hartzea 1 2 3 4 5
Hartutako arduren betetze-maila 1 2 3 4 5
Motibazio-maila 1 2 3 4 5
2) Izena Taldean egindako lanean parte-hartzea 1 2 3 4 5
Hartutako arduren betetze-maila 1 2 3 4 5
Motibazio-maila 1 2 3 4 5
3) Izena Taldean egindako lanean parte-hartzea 1 2 3 4 5
Hartutako arduren betetze-maila 1 2 3 4 5
Motibazio-maila 1 2 3 4 5
4) Izena Taldean egindako lanean parte-hartzea 1 2 3 4 5
Hartutako arduren betetze-maila 1 2 3 4 5
Motibazio-maila 1 2 3 4 5
5) Izena Taldean egindako lanean parte-hartzea 1 2 3 4 5
Hartutako arduren betetze-maila 1 2 3 4 5
Motibazio-maila 1 2 3 4 5
6) Izena Taldean egindako lanean parte-hartzea 1 2 3 4 5
Hartutako arduren betetze-maila 1 2 3 4 5
Motibazio-maila 1 2 3 4 5
ERAIKUNTZA FASEA
Egizu hemen behean adierazten dizkizugun puntuen balioespena:
• Egindako diseinua egokia zen eta erabakita bezala muntatu da tresna. 1 2 3 4 5
• Lanerako prozesua egitean, hurrenkera logikoa zaindu da. 1 2 3 4 5
• Eraikuntzak eskatzen zituen fabrikazio-teknikei jarraitu, eta espero nahi genuena lortu da. 1 2 3 4 5
• Zaindu dira segurtasun-neurriak eta bestelako arauak. 1 2 3 4 5
ONDORIOAK ETA PROPOSAMENAK
PROIEKTUAREN TXOSTEN TEKNIKOA
EKOIZPENAREN BALORAZIOA
Ebaluazioaren bigarren atalari helduz, eraiki duzun tresnak aurreikusitako ezaugarriak badituen eta espero zen helburua betetzen duen aztertu behar duzu, eta adierazi azterketa horretan zertan asmatu duzun eta zertan ez, proiektuak izan behar zituen ezaugarrietatik eta baldintzetatik zein lortu dituzun eta zein ez.
Azterketa egiteko, objektuen analisirako erabili duzun eskema bera har dezakezu, eta berorren hariari jarraituz, eraiki duzun tramankuluaren ikuspegi nagusietan nolako lorpena izan duzun balioetsi.
Zure ekoizpena balioesteko, lau ataltxo aipatzen dizkizugu hemen behean, bakoitzari buruz esateko duzuna azal dezazun:
FUNTZIONAMENDUA
FABRIKAZIO TEKNIKAK ETA MATERIALAK
ORIGINALTASUNA
BUKAERA EDO AKABATUA
Fitxategia: