Kommutadorearen

Kommutadorearen eginkizuna 
 
Konmutadorearen eginkizunaz jabetu zaren ala ez ikusteko asmoz aurkezten dizugu jarduera hau. Lau zirkuitu aurkeztuko dizkizugu lau eskemaren bitartez, eta horiek aztertzea izango da, jarduera honetan, zure lana. 
 
Azter itzazu arretaz jarraian ageri diren zirkuituak, adierazi zure ondorioak eta eskema bakoitzaren alboan jarri dizugun taulan, honako azalpen hauei jarraituz.
 
1. Esplikatu noiz piztuko diren bonbillak, noiz ez eta noiz gertatuko den zirkuitulaburra. Hasi aurretik, oso komenigarria litzateke zirkuitulaburra noiz gertatzen den (zein baldintzatan) ikustea edo gogoratzea.  
 
Gogoratu, esate baterako, zirkuitulaburra gertatzen dela energia-iturriko (pila edo elektrizitatearen kableak) poloak elkartzen ditugunean, zirkuituan tartean inolako elementu hartzailerik ez dela. 
 
2. Kommutadoreak posizio desberdinetan jarri, eta adieraz ezazu, kasu bakoitzean, lanparak zein egoeratan dauden (piztuta ala itzalita) edo zirkuitu laburrik gertatzen den. Horretarako, dagokion lekuan gurutze batez markatu hurrengo orrialdeko eskemen alboan dauden tauletan.
Fitxategia: