Piezak elkartu

Zuen taldean aukeratu duzuen proiektu horretan, honezkero agertuko da, zuek egindako diseinuan, zer pieza elkartu behar dituzuen. 
 
Jarduera honetan, lotura horiek zein diren ikusiko dugu, bai eta nolako konponbidea ematen diozuen horietako bakoitzari ere. 
 
Erabaki ezazue zein diren egin beharreko loturak, eta zer era erabiliko duzuen kasu bakoitzean. Hemen beheko galderei erantzutea lagungarri izango zaizue, eta hurrengo orrialdeko taulan egin dezakezue emaitzen laburpena. 
 
Azterketarako galderak 
1. Konpara itzazue ezagutzen dituzuen lotura mota guztiak, eta ikusi bakoitzaren abantailak eta eragozpenak zein diren. 
2. Zer lotura motak bermatzen ditu lotura sendoagoak? 
3. Zein da loturak egiterakoan egurra ez printzatzeko modurik egokiena. Eta besteetan, zein da biderik egokiena hori ez gertatzeko? 
4. Zer egin genezake loturak egiteko erabiltzen ditugun bitartekoak (lotailuak) ez okertzeko edo desbideratzeko? 
5. Ezagutzen dituzuen lotura-era horien artean, zer motatako loturak ditu zailtasun handienak? 
6. Zein loturak eskaintzen du muntaketan egindako akatsak birmoldatzeko edo zuzentzeko aukera handiagoa? 
 
Azterketa eta azterketaren laburpena 
1. Izenda ezazue pieza bakoitza edo adieraz ezazue zenbakiz. 
2. Ikus ezazue zein diren osatu beharreko loturak. 
3. Idatz itzazue hurrengo orrialdeko taulan pieza horien izenak (edo zenbakiak), eta ipini lotura bakoitzean erabiliko dituzuen bitartekoen (lotailuen) izenak; hau da, erabiliko duzuen lotura mota. 
 
ELKARTU BEHAR DIREN BI PIEZA                                                        ERABILIKO DEN LOTURA MOTA
Fitxategia: