Proiektuaren

Proiektuaren planifikazioa 
 
Unitatea hasi eta nahiko azkar (ikusi 23. jarduera, Proiekturako proposamenak izena duena) hainbat proposamen egin genizkizuen, haietatik bat aukeratu eta bertako arazoari erantzuna emateko (proiektu bat gauzatzeko). Hori zen unitate honetako helburu nagusia. 
 
Dagoeneko, zehaztu dituzue diseinuaren osagarri guztiak: egiturak, profilak, esfortzuak, eta abar. Proiektu nagusira bueltatzeko garaia da, eta ikasi duzuen guztia kontuan hartuz eta ganoraz, hura gauzatzekoa. Has zaitezkete lanean. 
 
Egin dezagun errepaso bat, zer egin duzuen eta egiteko zer duzuen ikusteko: 
• Zehazturik duzue zein den proposamen horretan ageri den arazoa. 
• Konponbidea zein izan daitekeen aztertu eta horri buruzko ideiak bildu ondoren, tresnaren zirriborroa egin duzue. 
• Ahokatze-teknika erabiliz, tresnaren, muntaiaren edo dena delakoaren (edo haren zenbait zatiren) marrazkia egin duzue. 
• Egituretarako erabiliko dituzuen materialak eta horien berezitasunak (profilak…) zehaztu dituzue. 
• Aztertu dituzue zein diren egiturak jasan behar dituen esfortzu motak.  
 
Zer da, orduan, falta zaizuena? 
 
Lana planifikatu eta proiektua gauzatzeko lanean hastea.  
 
Proiektu bat eraiki behar dugunean, oso interesgarria izaten da eraikuntzaren garapena nondik nora joango den zehaztea –aurrez planifikatzea, alegia–, alferrikako lanik ez egiteko eta proiektua ahalik eta ongien aurrera eramateko. Horixe da atal honen helburu nagusia: lanean hasi baino lehen, planifikazioa egiten ikastea.  
 
Jarraian ageri den txantiloian jaso dezakezue gaiaren planifikazioan egindako lana. 
 
• Hemen behean izendatzen dizkizuegun pausoak eman, eta egizue zuen proiektuaren planifikazioa. 
 
1. Azter ezazue zer material erabili beharko duzuen eraikuntzan, nondik lortuko duzuen, zer erremintaren premia izango duzuen eta horiek ere nondik eskuratuko dituzuen. 
2. Aipa itzazue eraikuntza egiteko eman beharko dituzuen pauso nagusiak. Esaterako: oinarria marraztu, materiala moztu, zutabeak eraiki… 
3. Azter ezazue aurreko puntuko urrats bakoitza egiteko zenbat denbora beharko duzuen, eta jarri epeak. Esaterako: oinarria marrazteko, 15 min… 
4. Txantiloia behar bezala betetzeko, zehaztu ezazue taldekide bakoitzak zer lan egingo duen eta finkatu ardurak. 
 
PROIEKTUAREN TXOSTEN TEKNIKOA 
Eraikuntzaren planifikazioa 
Materialen zerrenda 
 
 
Eraikuntzaren urrats nagusiak eta epeak Arduren eta lanen banaketa
Fitxategia: