Kostuen orria
Egindako diseinuaren arabera egin duzue lana, eta proiektua gauzatzea lortu duzue, eraikuntza eta guzti. Bukatutzat eman dezakezue, beraz; baina atala amaitzeko, beste zertxobait ere egin behar duzue: zuek eraikitako objektuaren benetako kostua zenbatekoa izan den kalkulatu. Horretarako proposatzen dizuegu jarduera hau. Bertan, zuen ekoizpenak izan dituen gastu guztiak kalkulatu eta batu behar dituzue.
• Jarraian ageri diren pausoei jarraituz, kalkula ezazue zein izan den zuen proiektuaren kostua.
1. urratsa.
Materialaren kostua zenbatekoa izan den kalkulatu.
Materialaren kostua
MATERIALA: (aurrez zerrendatutako piezak) KOSTUA
Materialaren kostua, guztira
2. urratsa.
Eskulanaren kostua zenbatekoa izan den kalkulatu.
Objektu bat eraikitzeko, lan bat egin behar izan da, eta lan horrek, produktuari kostua eransten dio. Kostu horren zenbatekoa kalkulatzeko, alde batetik, produktua amaitzeko zenbat ordu lan egin duzuen jakin behar da eta, bestetik, ordu bakoitzari zer prezio ezartzen diozuen. Biak biderkatuz aterako duzue eskulanari dagokion kostua.
Eskulanaren kostua
ORDU KOPURUA LANORDUAREN PREZIOA ESKULANAREN KOSTUA
3. urratsa.
Kostu osoa zenbatekoa izan den kalkulatu.
Kostuaren kalkulua osatzeko, gastu orokorrak izenpean sartzen direnak falta zaizkizue. Gastu horien artean sartzen dira eraikuntza-tokian beharrezko diren argindarrak, idazmakinak, ordenagailuak, telefonoak eta abarrek sortzen dituzten gastuak.
Gastu orokor horren zatitxo bat ere erantsi behar zaio produzitzen den objektu bakoitzari. Zenbat izango den kalkulatzeko, denbora jakin batean gastu orokorretan gastatu den guztia hartu, eta epe horretan ekoitzu diren objektuak zein izan diren jakinez, bakoitzari zenbat dagokion kalkulatuko dugu.
Neurketa hori zuentzat nahiko nekeza gerta daitekeenez, gutxi gorabeherako kantitate bat jarriko duzue gastu orokor moduan. Orain arte eginiko gastuen % 10, esate baterako.
KOSTU OSOA
KONTZEPTUA KOSTUA
Materialaren kostua, guztira
Eskulanaren kostua
Gastu orokorrak
Kostua, guztira
Fitxategia: