Lantegiko araudia

Gogora ezazu unitatearen hasieran hiru proposamen egin genizkizula eta haietatik bat aukeratu zenuela. Arazo horri erantzuna ematea zen unitate honetako helburu nagusia, horretarako beharrezkoa zen eraikuntza eginez. 
 
Zure eraikuntza nagusiari heltzeko ordua iritsi da, dagoeneko zehaztu baitituzu diseinuaren osagarri guztiak. Has zintezke lanean.  
 
Baina eraiketan hasi aurretik, zuen lana antolatzea komeni da, alde batetik, teknologiako lantegian lan egiteak arau bereziak eskatzen dituelako, eta, bestetik, talde-lanean arduren banaketak garrantzi berezia duelako. Horrez gain, planifikazioa ezinbestekoa izango zaizu materialen hautaketa zein izan den eta proiektuaren kostua zenbatekoa izan den ezagutzeko. 
 
Proiektu bat eraiki behar dugunean, eta beste ezertan hasi aurretik, oso interesgarria izaten da denbora hartzea eraiketa horren garapenak nondik norakoa izan behar duen planifikatzeko, hori egiten pasatako denbora baino askoz gehiago irabaziko baituzu gero. 
 
Oraintxe hasi dugun atal honen helburu nagusia horixe da: lanean hasi baino lehenago, planifikazioa egiten ikastea.  
 
Materialak edota erremintak erabiltzeko garaian, ordenak garrantzia berezia izaten du, eta gauzak behar bezala egiteko, lantegian araudi bat ipini behar izaten da.  
 
Horretarako, lanean hasterako, ikasgelan bertan araudi bat egin behar duzu eta hori da, hain zuzen, jarduera honen helburua.  
 
Lehendabizi, irakasleak azalpen txiki bat emango du, eta, gero, denen artean osatuko duzue araudi hori. 
 
• Eman hemen behean izendatzen dizkizugun urratsak eta egizu lantegiko araudia. 
 
1. Lantegiko araudiari buruz bakoitzak dituen ideiak argitu behar dituzue. Hurrengo orrialdean ageri den taula edo inprimaki hori aski lagungarria izango zaizue horretarako. 
2. Saia zaitezte denen artean araudi zehatz bat osatzen. 
3. Saia zaitez osatu duzuen araudi hori beti betetzen, zuen onurarako izango baita. 
 
Materialak non gordeko ditugu? 
Ikastetxeko material suntsigarria: . 
 
Ikastetxeko material iraunkorra:  
 
Etxetik ekarritako materiala: 
 
Erremintak non gordeko ditugu? Talde bakoitzarenak: 
 
Ikastetxekoak (orokorrak): 
 
Erreminta biltegitik zerbait behar dugunean, zein prozedura jarraituko dugu? 
1.  
2. 
3.  
4.  
5. 
6. 
7.  
8.  
… 
Besterik 
Fitxategia: