Lan antolaketa eta
Talde-lana: lanorduak antolatu eta ardurak banatu
Teknologiako jarduera askotan, eta, beharbada, beste jakintza gaietan baina sarriago, talde-lanean diharduzue. Baina inoiz pentsatu al duzue zer arrazoi eta helburu izan ditzakeen horrela lan egiteak?
• Egin itzazue hemen azpian eta hurrengo orrialdean datozen bi ariketa horiek. Erantzun iezaiezue lehenengo ariketan datozen galderei, komentatu erantzunak taldekideekin eta idatzi zr ondorio atera dituzuen.
1. ariketa
1. Zuen ustez, teknologiako jardueretan hainbat motatako lanak egin beharrak ba ote du zerikusirik taldeko lana beste gaietan baino gehiago erabiltzearekin?
2. Zergatik?
3. Ideiak elkarrekin komunikatzeko eta lanak banatzeko bide egokiak jartzea egokia dela iruditzen al zaizue emaitza hobeak lortzeko?
4. Zergatik?
5. Taldean lan egitea komunikazio-gaitasuna lantzeko bide egokia izan daitekeela uste al duzue?
6. Zergatik?
7. Taldeko lanetan izaten diren harremanak adiskidetasunez garatzeak gizarte-integrazioan laguntzen duela iruditzen al zaizue?
8. Zergatik?
2. ariketa
Lana antolatzeko, eta taldeko bakoitzak zer egin behar duen jakiteko, lanorduak banatu egin behar dituzue, eta horretarako, lana zer egunetarako amaitu behar den jakin behar duzue lehenenik.
Hori jakin ondoren, konta itzazue bitarte horretan zenbat saio izango dituzuen –lanerako edo antolakuntzarako lan-saioak–, eta zein izango diren egin beharreko lan nagusiak.
Ardurak banatzerakoan, bakoitzaren joerak eta gaitasunak kontuan hartzea ez dago gaizki, baina ez ahantzi denok duzuela hainbat lan arlotan eta eginkizunetan trebatu beharra. Trebakuntza horretarako denek aukera berdinak izatea bultzatu behar da.
Planifikazioa ahalik eta zehatzen egiteko, hemen azpian proposatzen dizuegu eredu bat. Eredu horri jarraituz, txostenean atal honi dagokion orrialdean, taula egoki bat osa dezakezue.
EGINKIZUNAK EPEAK ARDURADUNA
Fitxategia: