Eraikuntzarako

Eraikuntzarako planifikazioa 
 
Orain arteko urratsak ondo egin badituzue, azken ukituak emanda izango dizkiozue jadanik eraiki behar duzuen objektu teknikoaren diseinuari. Honenbestez, eskulanean hasteko unera iritsi zarete, eta zuen diseinu hori gauzatuta ikusteko irrikaz egongo zarete, gainera. Baina hasiera batean horren beharrik ez duzuela baderitzozue ere, komeni da hasi aurretik gutxieneko planifikazio bat egitea. 
 
Horretarako, hiru ikuspegi hauek izan behar dituzue kontuan:  
• Nola antolatuko zareten. 
• Zer baliabide erabiliko dituzuen. 
• Zuen lanak zer sekuentzia edo hurrenkera izango duen. 
 
Egin ezazue zuen proiektuaren eraikuntzarako planifikazioa; horretarako, egin ezazuze aurreikuspen bat hemen jarraian aurreratzen dizkizuegun ariketei buruz , eta har itzazue behar diren erabakiak.
 
1. urratsa: nola antolatu 
Pentsa ezazue aurrerantzean egin behar dituzuen lanak taldekideen artean nola antolatuko eta banatuko dituzuen. Erabakitzen duzuenaren arabera, idatzi zer eginkizun dagozkion zuetako bakoitzari . 
 
2. urratsa: zer baliabide erabili Zuen proiektuan erabiliko dituzuen baliabideen artean, egin beharreko lanak eta eraikuntzak kontuan izanda, zer erreminta eta material eskuratu behar dituzuen aurreikustea oso garrantzitsua duzue.  
 
Adieraz itzazue zuen aurreikuspenak hemen behean ageri den taularen antzeko batean, adibidean ikus daitekeen eran. 
Begira iezaiozue egin duzuen zerrendari, eta ikusi erreminta horietatik zein dituzuen eskura (edo erraz lortzeko moduan), eta zein diren beste era batera lortzekoak (nonbaitetik ekarri eta eskuratu beharrak). 
 
Egindako ikerketa horretatik lortutako datuak era itxurosoan jar ditzakezue hurrengo orrialdeko taularen antzeko batean. 
Lortu beharreko materiala edo erreminta Nor arduratuko den  
 
3. urratsa: lanak zer sekuentzia edo hurrenkera izango duen 
Planifikazioaren hirugarren urratsarekin hasiko gara orain. Hauxe eskatzen du hirugarren urratsak:  
 
1) Lehendabizi, proiektua zer epetarako bukatu behar duzuen jakin behar duzue, eta ondoren, bitarteko denborak eta egin beharreko lanak nola banatuko dituzuen erabaki. 
 
2) Eraiki beharrekoaren osagaiak egiteko eta elkarrekin lotzeko, zein sekuentziari jarraituko zenioketen zehaztu behar duzue. 
 
Proiekturako osagaiak egiteko garaian, lan-prozesuak beti antzeko hurrenkera izaten du. Hemen behean adierazten dizuegun honako hau: 
• Planoak egin. 
• Behar diren erremintak eskuratu. 
• Piezen irudia marratu edo trazatu. 
• Egin beharreko mekanizazio-lanak egin (zerratu, limatu, lixatu, zulatu, tolestatu…). 
• Piezak edo osagaiak elkarren artean lotu edo elkartu. 
• Lanei behar duten akabera eman (margotu, bernizatu…). 
 
Proiektua egiteko prozedurak zein izango diren markatu ondoren, taldekide bakoitzarentzat zein lan izango diren erabaki behar da.  
 
Horretarako, prozedura-orria deitzen dena osatu behar izaten da. Bertan zehazten dira zein diren egin beharreko lanak, zer erremintaz, nork, non, eta abar.  
 
Hori da, zorrotz eta zehatz, egin beharreko lanak sekuentzia edo hurrenkera egokian jartzea, eta proiektua behar bezala gauzatzeko egin beharreko bidea ongi zehaztea. Zer esanik ez, aipatutako prozedura-orria tresna ezin hobea izango litzatekeela lan hori txukun egiteko (izan ere, horretarako erabiltzen da).  
 
Zuek, oraingoz, ez duzue xehetasun horiek guztiak oso-osoan orri horretan jaso beharrik izango. Aski izango duzue azpiko taularen antzeko batean (hor eskatzen den eran) txukun eta ondo adieraztea saio bakoitzean zer pieza edo atal landuko duzuen, eta bakoitzarekin zer lanketa egingo duzuen.  
 
Taula betetzen hasi aurretik, begiratu arretaz adibideari. 
 
Saioa                 Piezaren                         Neurtu eta                   Mekanizatu                 Elkartu edo                 Akabera eman/
                         deskribapena                 trazatu                                                            muntatu                       /margotu 
 
1. saioa         Proiektuaren oinarria              X                                    X 
                     Garajeko hormak                    X                                    X                               X 
2. saioa 
3. saioa 
...........
Fitxategia: