Eskaera orri eta emate

Eskaera-orria eta emate-orria 
 
Proiekturako informazioa bildua duzuenez, diseinua egina, eta eraikuntza-lanak egiteko prestaturik zaudetenez, dagoeneko ongi jakingo duzue zer material eta lanabes behar dituzuen, eta, gainera, behar duzuen guztia, edo gehiena, teknologiako gelan edukiko duzue, irakasleak prestaturik izango du-eta.  
 
Jo dezagun, dena dela, material hori guztia nonbaitetik ekarri beharrekoa dela, beste enpresa bati erosi beharrekoa. Eskaera egiteko, eskaera-orria erabili behar izaten da, eta materiala edo tresna dagoen tokira egin behar izaten da eskaera.  
 
Hementxe duzue eskaera-orri baten eredua.  
Eskatutakoa iristen zaizuenean, bidaltzaileek materiala ikastetxera ekartzearekin batera, albarana edo emate-orria utziko dizuete (gehienetan, emate-orriak hiru kopia izaten ditu: jatorrizkoa, saltzailearentzat; lehenengo kopia, banatzaileak erosleari materialarekin batera ematen diona; eta bigarren kopia, erosleak, emate-orrian agertzen dena eta jasotakoa zuzena dela egiaztatutakoan, sinatuta banatzaileari itzultzen diona.  
 
Orokorrean, emate-orria eta eskaera-orria berdintsuak izaten dira. Aldatzen diren datuen artean, igorlearena eta jasotzailearena daude, eta prezioan BEZa ere agertzen da. Hemen behean duzue emate-orri baten eredua.
Fitxategia: