Materialen aurrezpena
Nola aurreztu materiala
Jarduera hau materiala aurrezten ikasteko eta material-aurrezpen horrek ingurumenarentzat izan ditzakeen onurak aztertzeko da, batik bat.
Izan ere, aurreko jardueran, paperaren, kartoiaren eta kartoi mehearen erabilpen desegokiak ingurumenean eragin ditzakeen
kalteak behatzen eta balioesten aritu zarete; baina zer egin dezakezue zuek kalte horiek ahalik eta txikienak izan daitezen?
Materiala aurreztea eta berrerabiltzea zuen eskuetan ere badagoela ikusteko da jarduera hau.
Ikus dezagun, esate baterako, nola aurrez daitekeen materiala, antolamendu egokiak eginen gero, materiala mozten hasi aurretik. Ariketatxo bat egingo dugu horretarako.
• Kartoi mehezko orrialde batetik (A4 neurrikoa) atera itzazue ahalik eta pieza gehien, hemen alboan marraztuta duzuen irudiaren forma eta neurriekin.
Oharrak:
1. Erregela eta kartaboia erabili behar dituzue pieza horiek marraztu eta mozteko. Ezertan hasi aurretik, ongi kalkulatu nola kokatu behar dituzuen irudiak, eta ikusi ea zenbat ateratzeko gai zareten.
2. Irudiak egin ondoren, taldekideekin eta gelarekin konparatu. Zenbat irudi atera dituzue?
3. Trikimailua: paperean irudiak duen kokapenak eragin handia du. Pentsatu nola koka daitezkeen.
Fitxategia: