Materialen ekoizpenaren

Materialen ekoizpenaren azterketa 
 
Jarduera honetan, materialen ekoizpenari buruzko ikerketa batzuk egitera gonbidatzen zaituztegu, eta erabili diren prozesu teknologikoek inguruan sortu dituzten ondorioak aztertzera.  
 
Osa itzazue hemen behean eta hurrengo orrialdeetan aurkezten dizkizuegun ariketak. Horretarako, arretaz azter itzazue ematen diren oharrak eta informazioa, eta erantzun galderei.
 
1. ariketa 
Hurrengo orrialdeko lehenengo argazkiari arretaz begiratzea nahikoa duzue, zurezko materialen erabilera aspaldikoa –eta gure herrian ugaria– dela ikusteko.  
 
Ariketa aproposa duzue zuraren erabileraren eta gure herriko basoen egoeraren arteko erlazioak zein diren aztertzeko, bai eta gaur egungo ingurumen-egoera argitzen laguntzeko ere. 
 
Azterketa 
 
1. Begira iezaiozue arretaz hemen alboko argazkiari. Zertarako erabiltzen da zura? 
 
2. Ba al dakizue zer motatako zurak erabiltzen ziren eginkizun horretarako? 
 
3. Argazki berean azaltzen diren basoak pagadiak edo hariztiak ote dira? 
 
4. Zer motako basoa ikusten da? 
 
5. Pinu mota hori Euskal Herrikoa al da jatorriz?  
 
6. Pinua ez bada eraikuntzarako egokia, zergatik hedatu ziren hainbeste garai batean pinudiak Euskal Herrian?  
 
7. Kaltegarri izan al daiteke kanpoko lurraldeetatik, bestelako ingurua duten lekuetatik, ekarritako landaretza espezie bakartzat ezartzea? 
 
8. Papergintzak izan ote du eraginik aztertzen ari garen arazo horretan? 
 
9. Papergintzak izan al du eraginik Euskal Herriko inguruan? Arazorik izan al da Euskal Herriko ibaietan papergintza dela eta? 
10. Papergintzak eta pinudien ugaritzeak izan ote dute elkarren arteko erlaziorik? Eta horrek gure inguruko landaredian? 
 
11. Bertako zuhaitz-espezieen murrizketak ba ote du zerikusirik jatorriz Iparamerikarra den intsinis pinuaren landaketarekin? 
 
12. Aipatuko al zenukete nolako loturak dauden aipatzen ari garen elementuen artean? 
 
13. Papertegiak ixten badira, zer gertatuko da pinudiekin? Eta papertegietan lan egiten dutenekin? 
 
2. ariketa 
Ba al dakizue basoak gero eta urriagoak direla Lurrean? Lehen, basoak ustiatzeko bitartekoak ez ziren ahalmen handikoak: aizkora, trontza, zerra… baina, gaur egun, mekanizazioa dela-eta (motozerrak, bulldozerrak…), gauzak asko aldatu dira. Azken hamarkadan, asko murriztu da basoen hedadura.  
 
Azterketa 
Inguruko aldaketak aztertzea proposatzen dizuegu. Hitz hauen esanahia ezagutzea lagungarri izango zaizue: zuraren eta mineralen ustiaketa, oihaneztapena (basoak berritzea), deforestazioa (basoak soiltzea).
Fitxategia: