Elektriz. eta gizartea

Elektrizitatea, tresnak eta gizartea 
 
Energia elektrikoaren inguruko edukietan murgildu aurretik, elektrizitateak, eta, batez ere, tresna elektrikoek, gure bizitzan duten eragina ikustera gonbidatu nahi zaitugu. 
 
Jarduera honetan ez duzu inongo lan-tresnarik behar, aski duzu zeure irudimena erabiltzea.  
 
Pentsa ezazu zure etxea eta hiri guztia elektrizitaterik gabe geratu dela, eta, denboraldi batean, behintzat, ez dela energia-iturri horretaz baliatzerik izango. 
 
Azter ezazu zure inguruko zenbat gauzak, tresnak, ekipamenduk, instalakuntzak eta abarrek duten nolabaiteko lotura elektrizitatearekin eta nolako egoera sortuko litzatekeen bat-batean energia-iturri hori gabe geratuko bagina. Izan ere, elektrizitatearen erabilpenarekin eta kontrolarekin zerikusia izango dute unitate honetan landuko dituzun operadore elektrikoek, eta baita proposatuko zaizkizun arazoek ere. 
 
Aipatu dizugun bezala, elektrizitaterik gabe geratu garela pentsatu behar duzu, eta inguruko makinarik eta tresnarik gabe nola konponduko ginatekeen aztertu.  
Azterketa-jarduera denetan egiten dugun eran, galdera batzuk eskainiko dizkizugu azterketa bideratzeko. Saia zaitez hemen behean eta hurrengo orrialdean egiten dizkizugun galdera horiei erantzuten, eta ipinitako taularen antzeko bat betetzen. 
 
1. Nolakoa izango litzateke zure eguneroko bizitza elektrizitaterik gabe?
 
2. Idatz ezazu beheko honen antzeko taula batean, zein liratekeen elektrizitaterik gabe egotearen onurak eta eragozpenak. 
 
ONURAK                                                                                   ERAGOZPENAK 
 
3. Aurreko ariketan ikusitakoaren arabera, onura edo eragozpen gehiago sortzen ditu elektrizitaterik gabe bizitzeak?  
 
4. Nolako eragina du elektrizitateak zure inguruan? 
 
Aurreko ariketetan elektrizitaterik gabe nola konponduko ginatekeen hausnartu duzu. Oraingo honetan, gai berarekin jarraituz, galdera batzuk egingo dizkizugu taldekideekin eztabaidatu ondoren erantzuteko. 
 
• Zure taldekideekin eztabaidatu ondoren, saia zaitez ondorengo galderei erantzuten, eta ateratako ondorioak laburbiltzen. 
 
1. Gizakiaren historian urte asko eta asko elektrizitaterik gabekoak izan dira. Esango al zenuke, gutxi gorabehera, noiz arte? 
 
2. Zure ustez, noiz izango zen arazo larriagoa elektrizitaterik ez izatea, orain dela hiru mila urte ala gaur egun? 
Zergatik?
 
3. Non dago, zure ustez, arazoaren gakoa? 
 
4. Beheko taula horren antzeko batean, jaso itzazu elektrizitatearekin zerikusia duten hamar asmakizun, gaur egungo bizitzarako, zure ustez, ezinbestekoak direnak. 
 
ASMAKIZUNA                                                                         ZERGATIK DA GARRANTZIZKOA? 
 
4. Zerrendan jarri dituzun asmakizun horietatik guztietatik, zure ustez, ekarri dizkigun onurengatik, zeinen asmatzailea izatea gustatuko zitzaizukeen? 
Fitxategia: