Eduki blokeak
Arlo honetako edukiak bi multzo handitan antolatuta agertzen dira, osagarri edo inguru teknologikoak barne hartzen direlarik:
A.– Multzo metodologikoak. Arlo honen prozedurazko izaera nabarmena azpimarratzen dute.
- Objektuen eta sistemen azterketa
- Objektuen diseinua eta eraikuntza
Horiek dira etapa honetako ikaskuntza-prozesuaren oinarri eta gidari diren multzoak.
B.– Multzo informatzaileak. Hainbat esparrutako informazioa biltzen da, hala nola: adierazpena eta komunikazioa, zientzia, esparru teknikoa, mundu informatikoa eta esparru soziala eta historikoa.
- Ideiak adierazteko eta grafikoki komunikatzeko teknikak
- Tresnak, teknikak eta eraikuntza-prozesuak
- Material eta operadore teknologikoak
- Antolaketa- eta kudeaketa-teknikak.
- Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak.
- Kontrola eta robotika
- Teknologia eta gizartea.